Enderren jokoa – Ikusiz Ikasi

Enderren Jokoa

Fitxa teknikoa

  • Norentzat: DBH 1. eta 4. Batxiler eta LHko ikasleentzat.
  • Iraupena: 114 min.
  • Urtea: 2013
  • Jatorrizko izenburua: Ender’s Game
  • Herrialdea: EEBB.
  • Zuzendaria: Gavin Hood
  • Gidoia: Gavin Hood (Orson Scott Cardek idatzitako “Enderren Jokoa” liburuan oinarrituta)
  • Musika: Steve Jablonsky
  • Aktore-taldea: Asa Butterfield, Harrison Ford, Hailee Steinfeld, Ben Kingsley, Viola Davis, Abigail Breslin.
  • Generoa: Zientzia-fikzioa; Akzioa; Gerra.

Sinopsia

Etorkizun hurbilean, intsektore izeneko arraza estralurtar batek lurrari eraso dio. Ez da dena galdu, nazioarteko flotako heroi ospetsu bati esker, Mazer Rackham (Ben Kingsley) komandantea. Lurraren etorkizuna eta gizakiaren salbazioa erabakiko dituen hurrengo erasoari aurre egiteko, Hyrum Graff (Harrison Ford) koronel zorrotzak eta nazioarteko armadak gazterik onenak baino ez dituzte trebatzen, mazerren ondorengoa aurkitzeko. Gazte hauetako bat Ender Wiggin (Asa Butterfield) da, mutiko lotsatia baina estratega bikaina. Gerra akademiako eliterako errekrutatua.

Ez dago dudarik, pelikula honek ez duela liburuak duen indarra eta sakontasuna guztia isladatzea lortzen, baina azken emaitza ez da batere makala. G azteentzako pelikula giza aurkeztu diguten ekoizpen hau, guztiei, helduak barne, zuzendutako galdera eta eztabaida asko bai ditu bere istorioan zehar zabaldutak.

Gaiak: erabakitzeko askatasuna, buruzagitza, laguntasuna, indarkeria, errukitasuna, enpatia.

Be the first to comment

Leave a Reply

Tu dirección de correo no será publicada.


*