DÍA MUNDIAL COMERCIO JUSTO

10 mayo – DÍA MUNDIAL DEL COMERCIO JUSTO

ZATOZ ETA OSPATU GUREKIN BIDEZKO MERKATARITZAREN EGUNA!

 

http://www.dendamundi.com/zatoz-eta-ospatu-gurekin-bidezko-merkataritzako-eguna/ (8.5.2014)

Ona ekoizlearentzat. Ona kontsumitzailearentzat. Ona mundua aldatzeko leloarekin, maiatzaren 10ean Gasteizek Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko eguna ospatuko du, eta kakaoa izango du protagonista. Elikagai honek egunero kontsumitzen ditugun produktu asko prestatzeko prozesuan egoten diren gehiegikeria eta bidegabekeria guztien adibide gisa balio du. Gaur egun, munduan ekoizten den kakaoaren % 1, gutxi gorabehera, Bidezko Merkataritzakoa da. Oso ehuneko baxua den arren, igotzen ari da.

Gasteizen ekitaldiak maiatzaren 8an (osteguna) hasiko dira, Montehermoson, 18:30etan egingo den hitzaldi-dastaketa batekin. “Bizitza indartu zaporez eta justiziaz“ izenburuko hitzaldia Paula Muñizek (Ekuadorko bidezko merkataritzako ekoizleen MCCH erakundeko kidea) eta Elena Zudairek (220 grados, Espacio de Cocina Alternativa 220 ekimeneko kidea) eskainiko dute.

Maiatzaren 10ean, larunbata, jarduerak goizez hasiko dira, Probintzia plazan, informazio- eta salmenta-guneekin, haurrentzako tailerrekin, bidezko merkataritzaren inguruko erakusketa batekin, kaleko animazioarekin, truke Azokarekin, gozogintza lehiaketako postreekin, batukadarekin eta txokolatadarekin. Eta era berean, manifestua irakurriko da eta gozogintza lehiaketako sariak banatuko dira.Arratsaldean, Falerina lorategian Arte y justicia se dan la mano graffitti erakusketa egingo da, baita arropa birziklatzeko TRUKA REC tailerra (harpidetza: vitoria-gasteiz@setem.org )  eta sukaldaritza ekologiko eta bidezkoaren tailerra ere (harpidetza: alava@medicusmundi.es); Olympik Ludoclubs harrera; Parasite Kolektiboaren antzezpena, Bidezko Merkataritzako Pintxo Ibilbidearen saskiaren zozketa eta manifestuaren irakurketa musikalizatua Urko Buruagaren eskutik.

Egun honetako ekitaldien antolamenduan parte hartu duten erakundean Setem Hego Haizea, Medicus Mundi Álava/Araba, Oxfam Intermón, Serso, Fundación Corazonistas eta Misiones Diocesanas dira, Gasteizko Udalaren laguntzarekin.

Con el lema Bueno para quien lo produce. Bueno para quien lo consume. Bueno para cambiar el mundo el próximo sábado 10 de mayo Vitoria-Gasteiz celebrará el Día Mundial del Comercio Justo con el cacao como protagonista. Este alimento sirve como ejemplo de los abusos e injusticias que se producen en el proceso de elaboración de muchos artículos de consumo cotidiano. Actualmente, algo más del 1% del cacao que se produce en el mundo es de Comercio Justo, un porcentaje pequeño pero que va en aumento.

En nuestra localidad, los actos darán comienzo el jueves 8 de mayo en Montehermoso con una charla-degustación que tendrá lugar a las 18.30 horas titulada “Nutre tu vida con sabor y justicia” con Paula Muñiz de la organización de productores de comercio justo MCCH, de Ecuador, y Elena Zudaire, de 220 grados, Espacio de Cocina Alternativa 220.

El sábado 10 de mayo, las actividades se trasladan por la mañana a la plaza de la Provincia con puestos de información y venta de productos, talleres infantiles, exposición sobre comercio justo, animación de calle, truke Azoka- espacio de trueque, recogida de postres para el concurso de repostería, batukada y chocolatada y lectura del manifiesto y entrega de premios del concurso de repostería (bases en setem.org/euskadi). Por la tarde, el Jardín de Falerina acogerá la demostración de graffittis Arte y justicia se dan la mano, taller de reciclaje textil TRUKA REC, (inscripción en vitoria-gasteiz@setem.org)  taller de cocina Ecojusta (inscripción en alava@mediucsmundi.es); recepción Olympik Ludoclubs; actuación teatral con Parasite Kolektiboa, sorteo de una cesta de la Ruta de Pintxos de Comercio Justo) y lectura musicalizada del manifiesto a cargo de Urko Buruaga.

Participan en la organización de este día Setem Hego Haizea, Medicus Mundi Álava/Araba, Oxfam Intermón, Serso, Fundación Corazonistas y Misiones Diocesanas, con apoyo del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz.

Be the first to comment

Leave a Reply

Tu dirección de correo no será publicada.


*